Podcast: Play in new window | Download
“Ni Edurne naiz. Donibane auzoan bizi naiz eta nire umeek auzoan euskaraz ikasteko aukera izan dezaten nahi dut. Nirea bezalako beste kasu asko egongo dira, baina niri aukera eman didate nire kasua kontatzeko eta hori eskertu nahi dut. Nire seme handienak 5 urte ditu eta Amaiur du izena. Lehen semea izanik euskaraz ikas zezan Txantrera joateko prest egon ginen. Beraz, distantzia egon arren saiakera egin genuen eta bertan eman genuen izena, baina, tamalez, baremotik kanpo gelditu ginen. Pena handia eman zigun alde batetik, baina bestetik poza hartu genuen euskarazko plaza guztiak beteta zeudela ikustean. Eta guk euskaraz hezi nahi genuenez, euskarazko haur eskola pribatu batera eramatea erabaki genuen”.
Horixe izan da Iruñeko zenbait auzotako gurasoek bizi behar izan duten egoera euskarazko haur eskolen kopurua behar bestekoa ez zelako. Udalak, ordea, datorren ikasturterako euskarazkoen kopurua bikoiztea erabaki du, eta gaiak batzuk asko poztu baditu ere, beste zenbait asko kexatu dira. Polemiken bueltan hausnartzea gustatzen zaigunez, tertuliara ekarri dugu gaia Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin hausnartzeko.