Podcast: Play in new window | Download
Donostiari lotuta segituko du Igeldok, hala jakin genuen duela ia hilabete, hainbat gora-behera izan ondoren. Herri bihurtzeko dekretua onartu zuen Gipuzkoako Diputazioak 2013an, baina erabaki hura bertan behera utzi zuen urtarril amaieran Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiak. Adierazi zuen Igeldok ez dituela betetzen Gipuzkoan udalerri berriak sortzeko bete beharreko baldintzak. Baina badirudi baldintzak ez direla berdinak eremu guztietan, Itsaso Ezkiotik bereizteko puntuan baitago. Kontuak kontu, gaiaren inguruko lekukotza zuzena jasotze aldera, Igeldoko Itsas Aurre elkarteko Jose Inazio Galparsoro gonbidatu dugu Zebrabideko mikrofonoetara.