Podcast: Play in new window | Download
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari eskaera egin dio Carlos Urquijok, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Espainiako Gobernuaren ordezkariak: Arnaldo Otegiri espetxetik irten berritan egin asmo zaizkion harrera ekitaldiak debeka ditzala. Martxoaren 1ean aterako da espetxetik Otegi, sei urte eta erdiko zigorra osorik beteta, eta bi ekitaldi iragarri dituzte irteten denerako, bata Elgoibarren eta bestea Donostian. Urquijok argudiatu du terrorismoa goratu daitekeela bi ekitaldi horietan, eta legea betetzen dela zaintzeko neurriak hartzeko eskatu du. Gai horretaz hitz egin dute Hizpidea magazinean Pernando Barrena Sortuko bozeramailearekin.