“Okupazioa eta feminismoa elkarrekin doaz, eta OihuK horren emaitza da”

“Edozein unetan” hutsaraz dezakete OihuK Errekaldeko gune feminista. Hala jaso zuten Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboko lagunek joan den urri erdialdeko albistean. Bilboko epaitegiak bertako kideei eraikina uzteko agindu zien arren, bertan jarraitzea erabaki zuten feministek eta husteko epea igarota, Ertzaintza edozein momentutan joan liteke eraikina desalojatzera. Hala ere, oraindik hantxe diraute, eta gaur arratsaldeko mahai inguruen tartean Oñatiko Antitxenan euren esperientziaren berri emango dute. Aurrerapen bat egite aldera, OihuK-ko kide Arantza gonbidatu dugu Zebrabidera.

Hurrengo podcasta

Ander Abascal: "Gasteizko gaztetxea hainbat kolektibo batzeko gunea izan da, eta hori jaso dugu dokumentalean"

ol. Ots 19 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan