Podcast: Play in new window | Download
2007. urtean, otsailaren 18a Asperger Sindromearen Nazioarteko Egun izendatu zuten. Hans Asperger jaio zenetik ehun urte pasatu zirelako eta hogeita bost urte nazioartean Lorna Wingek asaldura ezagutzera eman zuelako. Asperger sindromea espektro autistaren barruan dagoen desordena bat da. Sindromea duen pertsonak giza elkarrekintzarako eta komunikaziorako zailtasunak izan ohi ditu. Horrez gain, bere gustuko jarduera eta interesak nahiko mugatuak eta kasu askotan estereotipikoak izaten dira. Errealitate horren berri gertuagotik jasotzeko eta arintze bidean egiten dena zer den jakiteko, GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkarteko Jimmy Brosa gonbidatu dugu Zebrabidera.