Podcast: Play in new window | Download
Haurtzarotik heldutasunerako etapa errebelde samarra da nerabezaroa. Harreman berriak egiteko parada eta gorputzean izandako aldaketak onartzeko garaia izaten da. Baita harreman sexual eta afektiboetan egin beharreko kudeaketa zehazteko garaia ere. Hori guztia kontuan izan behar dela azaldu digu gaur Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegik, helduek nerabeen erreferente izan behar dutela, baina nerabeen espazioa inbaditu gabe.