Podcast: Play in new window | Download
Hamar urtez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka ikasleri jaten eman dieten enpresei milioika eurotako isuna jarri berri diete, Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera, prezioak adostu zituzten eskoletako jantokiei zerbitzua eman dieten zortzi enpresak, eta ezkutuko akordio horrekin, zerbitzua ematea bermatzea eta prezioa igotzea lortu zuten. Hainbat hari mutur ditu matazak, besteak beste, 2003tik 2014ra bitartean ustez egindako iruzurra ez baitute aurten arte zergatik ez ote duten atzeman. Oinarrizko zerbitzu batez modu horretan aprobetxatzea zeresana eragiteko modukoa delakoan, tertuliara ekarri dugu gaia Ikoitz Arreserekin eta Nora Salbotxekin hausnartzeko.