Podcast: Play in new window | Download
Tolosar peto-petoa omen da Tolosako inauterietako saiora batu zaigun lehen gonbidatua. Inauteriak hitza entzute hutsarekin odola dantzan jartzen zaion horietakoa. Mozorroak maite omen ditu, baina baita txaranga ere. Izan ere, zer lirateke Tolosako inauteriak txarangen musikarik gabe? Galdera horri eta gehiagori erantzun die Igor Agirrek.