Podcast: Play in new window | Download
Aurtengo apirilaren 25ean, ez dute asto lasterketarik egingo Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Udalak ez dio baimenik emango ekintza horri, udal araudia urratzen duela argudiatuta. Iaz gaia aztertzeko asmoa agertu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak. Txosten bat eskatu ere egin zion Ingurumen Sailari araudiari dagokion oinarria ezagutzeko. Eta emaitza argigarria izan da: 2013ko animalien araudia urratzen duela. Debekuarekin batera, asto lasterketa ordezkatuko duen ekintza bat bilatzen laguntzeko borondatea agertu du Urtaranek. Zezenketen inguruan ez du inolako neurririk iragarri, ordea. Gai honetan zeresana dutenen ahotsari lekua egin asmoz, Naturarekin bat taldeko Ander Abascali elkarrizketa egin dio Halabedi irratiko Igor Goikoleak.