Podcast: Play in new window | Download
Duela zenbait aste, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztua izan zen EAE Euskal Autonomia Erkidegoko etorkinei buruzko tesi lan sakon bat. Konkretuki, etorkin taldeek euren artean zer nolako ikuskera duten aztertu du Julia Shershnevak. Errusiar ikasle hori Ikuspegi Euskal Herriko etorkinen behatokian lanean aritu da, eta gaia hurbiletik ezagutzen du. Etorri berrien inguruan geuk izan ditzakegun aurreiritziez aparte, euren artean nolako joerak egon daitezkeen ikustea interesgarria iruditu zaigu, eta gaia tertuliara ekarri dugu Aitor Abaroa eta Ander Perezekin hausnartzeko.