Podcast: Play in new window | Download
«Filosofia» eta «haurrak» elkar ezkontzeko zailak diruditen bi kontzeptu dira. Baina filosofiaz aritzea hainbat autorek duten mundu ikuskera ikastea baino gehiago da: galderak egitea da, esperientziei zentzua ematea. Prozesu horretan laguntzaile dira Miren Camison eta Imanol Alvarez, baita haurrei zuzendutako filosofia tailerrak ematen dituzten formatzen ari den talde bateko kide ere, eta gaur Zebrabideko mikrofonoen parean jarri zaizkigu.