Podcast: Play in new window | Download
2016rako bere brigadak aurkeztu zituen joan den larunbatean Askapena erakunde internazionalistak, Donostian. Balio politiko erantsia duten brigadak direla esan zuten aurkezpenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak erakunde hori legez kanpo uzteari eta bertako bost kideri buruzko epaia noiz emango zain baitaude. Hala ere, ez dute geldirik egoterik pentsatzen, ezta euren lan internazionalistari muzin egiterik ere. Xehetasun gehiago ekarri asmoz, Askapenako kide Xabier Lasa gonbidatu dugu Zebrabidera.