Podcast: Play in new window | Download
“Euskal Herri independentea ekonomikok bideragarria izango litzateke”. Titular hori utzi du Eñaut Apaolazak Otorduak elkarrizketa saioko laugarren atalean. Apaolaza EKAI Centerreko ekonomialaria da, eta hark esandakoek zer pentsatua eman digute, tartean, euskal independentismoaren diskurtsoak egokitzapenak behar ote dituen galdetu diogu geure buruari. Ba galdera horri eta sor daitezkeen gainerakoei erantzunak eman asmoz, Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin tertulia egin dugu.