Podcast: Play in new window | Download
Iñaki Kasares gizonezkoa da, eta sexismoa ezabatze bidean bat egiteko deia egiten du bere blogean. Santurtziko Gizon ekimena taldea sortzen parte hartu zuen, eta indarkeria matxistaz, aitatasunaz eta beste hainbat gaiz hausnarketak eta iritziak plazaratzeko joera du. Guk, berdintasunaren alde altxatzen diren ahotsei zabaltzen diegun tartera gonbidatu dugu, eta ahaleginduko gara hilean behin gurean tartea egiten. Gaurkoan, aitatasunaz hausnartu dugu berarekin.