Podcast: Play in new window | Download
“Pena da feminismoa eta euskalgintza elkartu ez izana, ez mugimenduak, ez administrazioak”. Titular hori utzi jaso dute Jone Miren Hernandez antropologoak eskainitako hitzaldi batetik Argiako artikulurako. Bada denbora gurean bi borroken arteko parekotasunez eta elkar osagarritzeaz hitz egiten dela, Lorea Agirrek Korrikaren 19. ediziorako idatzitako mezua izan zitekeen horren mugarri, akaso. Baina zergatik ez ote daude ba elkar hartuta? Erantzun bakarrik ez baina galdera gehiago ere sortzeko, tartea egin diogu gaiari tertulian, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin.