EiTBren paradoxak, telebistako homofobia eta Arabako hedabideen elkarlana aipatu dizkigu Urtzi Urkizuk

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. EiTBk 2015eko balantze txosten positiboa aurkeztu badu ere, audientzia datuek eta interes informatiboko zenbait albisteri muzin egiteak beste zerbait adierazten dutela iradoki digu Urkizuk. Euskal Telebistako lehen kateko zenbait berrikuntza ere aipatu dizkigu. Atzerrira jota, Erresuma Batuan Cartoon Network kateak marrazki bizidunetako eszena bat zentsuratu duela kontatu digu, maitasun lesbikoa zegoelakoan. Amaitzeko, Alea Arabako astekariak Interneten ostiralean Hirinet.net-ekin bat egingo duela azaldu digu.

Hurrengo podcasta

Sormena librea beharrean zapalkuntzaren birproduzitzaile denean

az. Urt 13 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan