KIROL LEIHOA: Iraia Iturregi: “Oraindik asko geratzen da baina horrela jarraituz gero liga irabazteko aukerak izango ditugu”.

Gaurko Kirol Leihoan Athleticek Atletico Madrilen aurka lorturiko garaipena eta bere lidertzaren sendotzea aztertu ditugu Iraia Iturregi taldeko kapitainarekin. Eli Pinedorekin berriz, Bera Berak eta Zuazok larunbatean jokaturiko derbia xehetu dugu.  Halaber, Ane Olaeta 16 urteko gazteak debuta egin zuen iragan astean Gernikarekin saskibaloiko maila gorenean. Aste honetan ere jokatu zuen eta momentu horiek nola bizitu dituen kontatu digu.  Saioa Jaurena Getxo errugbi taldeko jokalariak ostera, iragan urtean Zeelanda Berrian bizitutako esperientziaren berri eman digu eta hasi berri den Espainiako liga nola ikusten duen ere kontatu digu.  Bestalde, hauek izan dira gainerako protagonistak: Nahikari Garcia (Reala), Oihana Aldai (Oiartzun), Martin Larrañaga (Aiala Zarautz) eta Patricia Alvarez (Orvina).

Hurrengo podcasta

Turkiak eraildako kurdu ekintzaileak, emakume presoak eta eskola feministak

al. Urt 11 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan