Podcast: Play in new window | Download
Hilean behin, Harremanak osasun zentroko lagunen bisita izaten dugu Zebrabidean, gure harremanak izateko moduaz, hezkidetzaren beharraz eta beste hainbat kontuz hausnartu ahal izateko. Gaurkoan, Olatz Berastegirekin hitz egin dugu, haurrentzako jostailuez. Haurrek jasotzen duten opari kopuru handiegiaz eta jostailuen erabileraz hitz egin digu. Zehazki, aipatu du jostailuak ez direla neskentzat edo mutikoentzat izaten, jostailuak baino ematen zaien erabilera dela sexista. Hurrengo kolaborazioa otsailaren 7an izango dute Harremanekoek, eta ordurako nereabeez eta sexualitateaz hitz egitea proposatu digu Berastegik. Ordura bitartean zalantzarik edo kezkarik baduzue zebrabidea@arrosasarea.eus helbidera idatz dezakezue, edo Facebook bidez Harremanak zentrokoekin harremanetan jar zaitezkete.