Baliarraingo Udalaren osaketa eta Munduko Gazta Txapelketa aipatu dizkigu Iñigo Terradillosek

Zebrabideari ekin orduko egin ohi dugunez, irratien tartea zabaldu, eta bi astez behin bezalaxe, Tolosa aldera begira jarri gara, hango kontuen berri emateko Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu. Joan den maiatzerako hautes zerrendarik osatu ez zenez, Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin batera egin zituzten udal hauteskundeak, abenduaren 20an, Baliarrainen, eta herenegun osatu zuten udala. Horren berri ekarri digu Terradillosek, batetik, eta Munduko Gazta Txapelketan garaikur bana lortu duten Berastegiko eta Tolosako gaztagileez ere hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

KIROL LEIHOA: Iraia Iturregi: "Oraindik asko geratzen da baina horrela jarraituz gero liga irabazteko aukerak izango ditugu".

al. Urt 11 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan