BERBAZ: Ziortza Carranzagaz, maitasuna egiten

Maitasuna egiten dugu zentzuz eta bokazioz egiten dugunean zerbait, dana dala.
Bi aldetarakoa da kontue, ganera. Zerbait handia egingo badugu, benetan handia, maitasunez eginikoa behar du, halabeharrez: etxea garbitu, sukaldatu, zein irrati elkarrizketa hauxe.
Ziortza sikologian eta sexologian diardu urte askoan jada, eta maitasuna, plazan hain urri darabilgun mintzagai handia, askotan du hausnargai eta lan-gune.
Maitatzen dugu ala maitasuna (hutsa) gara, osasuntsu gaudenean?
Bizi ote daiteke maitasun-giharra uzkur-uzkur dugunean? Betean bizi?
Pertsona bakarra maita dezakegu? Eta sexu harremanak pertsona ugariri zabaltzerik dago? Nola? Zer jeloskortasunkeriari buruz?
Eta familia? Erlijioaren zama? Gizartearena? Beldurra eta askatasuna?
Estatuek zer dela eta bikoteka uztartzea saritu? Zer eragin du ekonomiak honetan guztian?
Zenbat galdera, ze mugagabea eremua!
Bizi :)!
Kantak:
Banekien (Ruper Ordorika)
Txoriak neguan (Kirmen Uribe)
Erreferentziak:
Gurenduz
El origen de la familia, la propiedad privada y el estado (F. Engels)

Hurrengo podcasta

SASI GUZTIEN AZPITIK- Bergarako Bertso Txapelketa Finala

ig. Abe 27 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan