Podcast: Play in new window | Download
Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu. Frantziako eskualde hauteskundeek Ipar Euskal herrian utzitako emaitzen errepasoa egin digu. Horrez gain, Celsa altzairutegiak Baionako portuan bi enpresa irekiko dituela aipatu digu. Enpresa kontuak aipatuta, emakumeek enpresen munduan presentzia izateko Andere Nahia elkartearen egitasmoa nabarmendu digu.