Joseba Fernandez de Landa: “Gazteok etorkizuna garelako igortzen dizkigute botoa emateko mezu zuzenak alderdiek”

votacion_17122Joan den ostegunean abiatu zen Espainiako hauteskunde orokorretarako kanpaina, eta han eta hemen hainbat mezu jasoko ditugu datorren abenduaren 20ra bitartean. Mezu zehatzak, hartzaile zehatei begira jaurtitakoak. Nola erreakzionatzen ote dugu gazteok horien aurrean? Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketaren arabera, gazteok uste omen dugu EAJ izango dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mailan boto gehien lortuko duen alderdia, baina alderdi hori ez omen da gazteon aukerarik gustukoena, EH Bildu baizik. Hala ere, ba ote dugu gazteok botoa emateko intentziorik abenduaren 20an? Horretaz hausnartzeko, Gasteizko Halabedi irratiarekin bat egin dugu, Igor Goikoleak Joseba Fernandez de Landarekin jorratu baititu kontu horiek guztiak.

Hurrengo podcasta

Xabier Landabidea, 'Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta Internet' artikuluaz

az. Abe 9 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan