‘Ai, ze haizea’ ikuskizunaren ingurukoak ekarri dizkigu Maia Muruagak

Izotzetan, haize hotzak orratza dirudi, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du; zerutik dator, zerura doa. Eolo izena du, denak dantzan jartzen ditu eta, haserretzean, trumoia sortzen du. Batzuetan ez daki nora jo, eta haize-orratzak erakusten dio bidea. Itsasotik jotzean, euritsu eta hotz etortzen da; hegoaldetik, epel eta lehor, eta Euskal Herri osoa zeharkatzen du. Haizeak badaki txistua jotzen, eta ateari eta leihoari danba jotzen. Haizea bare-bare dagoenean, arrantzan egin dezakegu izotzetako zuloetan, ea arrain bat harrapatzen dugun; eta, gauez, ilargiaren argitan otsoaren begiak ikus ditzakegu, distiraka. Batzuetan hodeien gainean ibiltzen da haizea, era guztietako hodeietan.

Hitz horiek biltzen ditu Cuan Kruz Igerabide idazlearen eta Chris Martineau musikariaren ikuskizuna ikusgai izango delako igande honetan Sarako gaztetxean. Igerabiderekin berarekin egon da Antxeta irratiko Maia Muruaga, eta haren hitzei egin diegu lekua gaurko irratien tartean.

Hurrengo podcasta

Andrekale kalea, haurren dramak munduan, eta betiko irrati esatari bat; biharko 'Gaur8'-n

ol. Aza 27 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan