Podcast: Play in new window | Download
“Gizonak ez gara munstroak”; horrela hasi omen zuen Michael Kaufmanek joan den urrian Emakundek gonbidatuta eman zuen hitzaldia. Kaufman, besteak beste, Lazo Txuria kanpainaren kofundatzailea da, emakumeek sufritzen duten indarkeriaren aurkako gizonen konpromisoa adierazteko nazioartean inoiz egin den kanpainarik ospetsuena eta hedatuenekoa, hain justu. Ba Berriako eztabaida gelan, beste esaldi bat gehitu zion Ander Bergara Emakundeko Gizonduz programako koordinatzaileak Kaufmanenari. “Munstroak ez bagara, zergatik existitzen da emakumeen aurkako indarkeria?”. Horretaz hausnartu dugu Ibai Fresnedorekin.