Podcast: Play in new window | Download
Ez dira egunero betetzen 25 urte, eta merezi duen eran, ospatuko du mende laurdena bihar, Bergarako Jardun euskara elkarteak. Elkartearen sorreran izandakoak, ibilbidean elkartutako lagunak, egun batean bai eta hurrengoan ere bai hurbiltzen direnak, eta ahal dutenean esku bat botatzera doazenak elkartu nahi dituzte biharko ospakizunean. Ba urtemugaz eta ospakizunez hitz egin dute Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Jardun elkarteko Nerea Madariagarekin.