TERTULIA: barne kohesioari eutsi ahal ote dio Ahal Duguk?

Alderdian dituzten desadostasunak «txikikeriak» direla eta Ahal Dugu hausteko arriskurik ez dagoela nabarmendu du egunotan Roberto Uriartek, alderdiaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako idazkari nagusiak. Hitzokin garrantzia kendu nahi izan die azken egunetan zabaltzen ari diren zurrumurruei. Horiei buruz aritzeko komunikabideak deitu zituen herenegun Bilbora, baina agerraldia hastear zela eta kazetari guztiak han zirela, Madrilgo zuzendaritzaren dei bat jaso zuen, eta bertan behera utzi behar izan zuen prentsaurrekoa. Gora-behera horiez eta Ahal Duguren barnean egon daitezkeen diferentziez hausnartu dugu gaurko tertulian Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

GORA ETA BEHERA (233) Enperadorearen jantzi berria

og. Aza 5 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan