Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Claudia Popen ibilbidea ezagutu dugu.18 urterekin bere herritik irten zenetik Italian, Ecuadorren, Espainian eta Euskal Herrian jokatu du. Esperientzia oso aberasgarriak izan direla kontatu digu eta herrialde horietako kultura eta bizimoduetatik gauza asko ikasi dituela dio. 5 hizkuntza hitz egiten ditu (errumaniera, ingelera, gaztelania eta italiera eta hungariera pixka bat) eta zaila den arren, Gernikan jarraitzen badu euskara ere agian ikasiko omen du.
Kirol arloan pausoak sendo ematen ari da, baina, halere, ikasketak ere ez ditu albo batera utzi, eta, dagoneko, bi karrera burutu ditu, Hezkuntza Fisikokoa eta Marketing-ekoa.
Nora Azurmendik berriz, Alcobendas talde madrildarrean jokatzen du. Lehen pausoak Bera Berako harrobian eman ostean duela 3 urte egin zituen maletak ikasketek bultzatuta. Iragan urtean belauneko lesio larri bat tarteko apenas jokatu zuen baina jada guztiz errekuperatuta bere maila berreskuratzen ari da.
Bi protagonista horiez gain gainerako hauek ere bidelagun izan ditugu gaurko saioan: Montse Puche (Bera Bera), Oihane Gil (Zuazo), Maialen Arana (Orvina), Nereba Belzunegi (Hockey Reala), Regina Gandarias (Jolaseta), Iulene Olabarria (IDK Gipuzkoa EHU), Olatz Osinaga (WP 9802), Ane Basauri (Leioa) eta Haizea Fernandez (Hernani).