Podcast: Play in new window | Download
Herenegun geratu ziren aske Bateragune auzian zigortutako hiru euskal preso politiko: Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta. Espetxean daude oraindik Arnaldo Otegi eta Rafa diez, zigorrak betetzeko hilabete batzuen faltan. Goizean, Rodriguezekin hitz egin dute Bilbo Hiria eta Halabedi irratiek elkarlanean egiten duten Hizpidea saioan, eta haren hitzak bildu ditugu guk.