EGUNEKO ADIERAZPENAK: Pello Gibelalderi erantzun diote gazteek

Adegiko presidente Pello Gibelaldek barkamena eskatu du gazteei buruz iragan astean esandakoengatik. Komunikatu labur batean azaldu du ez zuela asmatu bere kezka behar bezala adierazten, eta barkamena eskatzen diela bere hitzengatik mindu zirenei. “Gosea falta” dutela eta “oso eroso” bizi direla esan zuen Gibelaldek. Orain argudiatu du enpresari bokazio kopuruaren jaitsieraz duen kezka ez zuela “modu egokienean” adierazi.

Barkamena eskatu beharrik ez izateko, isilik egotea hobe zuen, ze haren hitzek mindu ditueztenei Iraingarriak, nazkagarriak, eta matxistak iruditu zaizkie Gibelaldek esanak. Hala salatu dute Info7 irratian EGK Euskadiko Gazteria Kontseiluko presidente Itxaso Anduezak eta Ernai gazte antolakundeko Mikel Urdangarinek, eta haien hitzak, nahiz beste gazte batzuenak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Hurrengo podcasta

Gernikako bakearen museoa: Iratxe Momoitio Astorkiarekin hitzegin dugu

az. Urr 7 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan