TERTULIA: zerrenda bateratuen aukera; jorratzeko bidea edo galdutako aukera?

Uztailaren 22an, unibertsitate eta herri mugimenduetako 26 lagunek euskal ezker soziala Espainiako hauteskunde orokorretarako hautagaitza bakar batean biltzeko proposatzea. Zenbait alderdiri euren proposamena aurkeztu ondoren, ikusi dute horretarako aukerarik ez dagoela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, agiriaren sustatzaileek esan dute EH Bilduk aintzat hartu duela proposamena; Podemos-Ahal Dugu-k, berriz, baztertu egin du Espainiako hauteskundeetarako “daukan indarra ezagutu nahi duelako”, baina ez du erabat baztertu hauteskunde autonomikoetarako; eta Ezker Anitzak “urruntasun handiagoa” erakutsi du. Nafarroan ere aurkeztu zuten proposamena, eta Batzarrek eta Geroa Baik ezezkoa eman zioten horri; eta abuztuaren 19an beste zenbait eragilek antzeko proposamen bat egiten zutela ikusita, protagonismoa bigarren plataforma horren esku uztea erabaki zuten. Zerrenda bateratuen proposamen horretaz eta dirudienez proposamenean soilik geratu izanaz hausnartu dugu Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin.

Hurrengo podcasta

Mariaje Imaz: "Ohiturak ez dira egun batetik bestera aldatzen, eta kilometroetako balioen eguneroko lanketarekin segituko dugu"

og. Urr 1 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan