Sasi guztien azpitik – Txapa Irratia 97.20 FM 2015-09-30 19:14:40

Munduko emakume ezberdinak eta beraien aldarrikapenak batzen dituen ekimena da. “Gure gorputza, gure lurraldea” lelopean, ugariak dira barne hartzen dituen aldarriak; hala nola, elikadura burujabetza, sistemarteko indarkeriak (matxismoa, arrazakeria, pobrezia, gorputz ez normatiboen zapalkuntza, etab.), feminismoaren beharra, bizitzaren iraunkortasuna (pertsonak, bizitza erdigunean kokatzea), etab.
Aurtengo Mundu Martxa Kurdistanen hasi zen martxoaren 8an. Karabana morea batek herrialde desberdinak igaroko ditu, horietako bakoitzean haziak (aldarrikapenen sinbolo gisa) batuz.
Euskal Herritik ere pasatuko da; irailaren 28an iritsiko da eta urriaren 2an Bergaran egingo du geldialdia 13:00etik arratsaldeko 16.30era arte.
‘Sasi guztien azpitik’ irratsaio honetan, Bergarako zein bailarako asanbladan parte hartu duten hainbat kiderekin jardun dugu berriketan, esperientzia eta bizipen ezberdinetan sakonduz.

Hurrengo podcasta

Bizkaiko kontuen kronika ekarri digu Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek

og. Urr 1 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan