TERTULIA: Kataluniako plebiszitu hauteskundeek gurean izan dezaketen eraginaz

Aski izan dira 24 ordu Espainiako hedabide, iritzi sortzaile, agintari eta eragile unionistek buelta osoko pirueta harrigarri bat egiteko. Kataluniakoak boz autonomiko hutsak zirela esan dute, nekatu arte, ia hautetsontziak zabaldu arte. Emaitzak ikusita, baina, «boz plebiszitarioak» galdu izana egotzi diete independentistei. Eta, lehen balorazioen ondoren, ezer gertatuko ez balitz bezala geratu dira batzuk, ez dutela zertan mugitu iradokiz. Iñaki Petxarromanek horrela laburbildu du Berria egunkarian igandeko Kataluniako hauteskundeetako emaitzek eragindako erreakzio saldoa. Orain, aurrera begira jarri behar du Kataluniak, eta jarri nahi genuke guk ere. Haiek dituzten aukerez, guri zabal dakizkiguken ateez, eta gainerakoez hausnartu dugu gaurko tertulian Aitor Abaroa eta Ander Perezekin.

Hurrengo podcasta

Itziar Ituño: "Aukera honek erakusten du hizkuntza ez dela oztopo kalitatezko pelikulak egiterako orduan"

ar. Ira 29 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan