Podcast: Play in new window | Download
Radio Kulturako lagunen ekarpen bati egin diogu lekua gaurko saioan. Urriaren 4ra arte, Javier Ciga iruindar margolari ospetsuaren 40 obra Baionako Euskal Museoan daude ikusgai. Potretetan aditua den artista horren margolanak pertsonen intimitatean sartzen dira, begien bidez hainbat sentimendutara heltzeko aukera emanez, eta horren berri jaso dute Radio Kulturako lagunek.