Podcast: Play in new window | Download
“Hautsetatik jaioberritzekotan da Donostiako Tabako Fabrika zaharra. Donostiaren historia bera bezalaxe, suntsiketatik suspertzen eta aurrera ateratzen asmatu baitzuen, bere burua berriro asmatu eta egun den modukoa izateraino heltzeko, industria jarduera baten egoitza izan zena egun Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren egoitza da. Lau hitz horiek izen-abizenez bataiatzen dute edukiera handiko egitasmo bat, barne hartzen duelarik apustu bat, Donostiak Europan eta munduan kultur erreferentzia bihurtzekoa. Harrotasunez bete behar gaitu apustu hori errealitate bihurtu eta Donostian egoitza izateak”. Hitz horiekin hasten da Eneko Goia Donostiako alkateak hedabideetara igorritako gutuna, Tabakalera gunearen irekieraren harirakoa. Baina irekiera horrek ez du loretik soilik, izan delako irekierak Kortxoenea gaztetxea eraisteko agindurekin bat egin izana kritikatu duenik. Eredu baten eta bestearen arteko aldeaz, Donostiako Udalak sustatu nahiko lukeen kulturaz eta egon daitezkeen talkez hausnartu dugu gaurko tertulian Aitor Abaroa eta Ander Perezekin.