Podcast: Play in new window | Download
Joan den ostiralean zabaldu zituzten mugak Austriak eta Alemaniak, Siriatik ihes egindako milaka pertsonari laguntzeko asmoz. Geroztik, 14.000 errefuxiatu eta asilo eskatzaile inguru jaso dituzte. Bitartean, beste milaka Greziako Lesbos uhartean daude kontinentera eramango dituen ontziaren zain, handik Europa mendebaldeko estaturen batera joateko. Alde batzuetatik mugak, besteetatik elkartasuna, baina gora beherak Europa osoan. Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako kidearekin hitz egin dute egoera horretaz Info7 irratian, eta haren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.