Podcast: Play in new window | Download
Mikel Albisu eta Marixol Iparragirrek, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bozeramaileetako bik, ekainaren 11n Parisko Asanblada Nazionalean ospatu zen Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioan parte hartzeko eskaera egin zuten, baina epaile frantsesek bertaratzeko baimena ukatu zieten. Argia astekariak aukera izan du haiek elkarrizketatzeko, Sustrai Colina kazetariak egin du hori galdetegi bidez, eta elkarrizketak planteatzen dituen zenbait gakoz aritu gara gaurko tertulian Ikoitz Arrese eta Aimar Etxeberriarekin.