EGUNEKO ADIERAZPENAK: Aitor Anda, Ernaiko zortzi kideen eta Topatuko Iraitz Salegi kazetariaren absoluzioaz

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu “terrorismoa goratzea” egotzita epaitutako zortzi gazteak: Ernai gazte antolakundeko kide Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno eta Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi. Fiskaltzak hemezortzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu zituen bakoitzarentzat, inhabilitazioaz gain. Absoluzioaren balorazioa egin du Aitor Anda gazteak Info7 Kalegorrian saioan, eta haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenetan.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Euskal Barrokoessemble taldeak 'Euskel Antiqua' lanaz

ar. Eka 30 , 2015