BERBAZ: Josune Muñoz, Skolastika, osasuntsu eta bizi-bizi!

josune_munoz

Bilbotar petoa! Literatura kritika feministan aditua. Emakumeak eta euskal literatura ikastaroa eskaini berri dute eta jendea pozarren, datorren urtean errepikatzekoa, berriki jakin izan dutenez,…
Pozik dabil Josune, 12 urte jada Skolastika abenturan, aurrera, krisialdi ekonomikoa dugunean proiektua sendotuta hala ere,…
Skolastikaren istoriotxoak mintzagai. Bai eta “Hain gutun luzea”-rena (Mariama Bá). Andra afrikar batek idatzi eta euskaratutako lehenengo liburua, eta andren arteko hitano hutsean idatzitako estreinakoa, antza!

Zeharka, beste hainbeste gai, hizkuntzak, maitasuna, enpresa-molde feminista,…
Liburu gomendioak eskatu dizkiogu Josuneri amaieran, eta hurrengorako gai ugari utzi (gizonentzako josketa tailerrak, erromintxela,… ).
Aholkatutako liburuak
Hain gutun luzea (Mariama Bâ) http://argitaletxeaedo.org/liburuak/hain-gutun-luzea/
Feminismo para principiantes (Nuria Varela)
Cómo ser mujer (Caitlin Moran)
Gure genealogia feministak (Edurne Epelde, Miren Aranguren eta Iratxe Retolaza)
Chicas felizmente casadas (Edna O´Brien)
La máscara del mono (Dorothy Porter)

Erreferentziak:  http://skolastika.net

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2015-06-25 - Kartutxoik gasta baik

og. Eka 25 , 2015
kritikalblues
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan