Podcast: Play in new window | Download
Aurtengo Kilometroak, urriaren 4an Usurbilen ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, Udarregi ikastolaren aldeko festa ez ezik, gizarte inklusiboago baten alde lan egiteko parada ere izango da. Izan ere, Kilometroen ingurumarian, parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibotasuna landu nahi dituzte arduradunek, Gipuzkoa osora hedatzeko xedez. Zehazki, gizarte inklusiborako bidea egiteko osatu dute dekalogo bat, eta horren inguruan hitz egiteko Begoña Izeta eta Jurgi Olasagasti batu zaizkigu gaurko saiora. Izeta Guztiok gattunk batzordeko kidea da, eta talde horrek gidatu du prozesua; Olasagasti, berriz, ipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko ordezkaria da.