Podcast: Play in new window | Download
Radiokulturako lagunen ekarpen bati egin diogu lekua gaurko saioan, duela ez hain aspaldi arropa eskuz garbitzen zuten emakumeen inguruko kontuak ekartzeko. Herrietako lixibetan egiten zuten lan gogor horrek alde ona ere bazuela esan daiteke: emakumeek haien arteko hareman eta truke gune gisa baliatzen baitzituzten. Heletako Ba-sarea elkarteak leku horien arlo soziala berrikusi nahi du arte ibilaldi baten bidez, eta Latsegietan egitasmoa aurkeztu die Alice Tucker arte bitartekariak Radiokulturakoei.