Podcast: Play in new window | Download
Bilera erronda hasi dute Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Lakuako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Apirilaren 28an egin zuten lehen bilkura eta sektorearen finantzazio publikoa eraginkorrago bihurtzeko neurriez hitz egin zuten. Gaiaren inguruan hitz egin du Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaranek Euskal Irratietan eta haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.