TERTULIA: Donostiako Udalerako hautagaien hizkuntza politika

Hauteskunde kanpainaren barruan, eta Donostiako hurrengo udalbatzara begira, Bagera elkarteak lehian diren alderdi politiko guztiak batu nahi izan zituen Koldo Mitxelena Kulturguneko mahai-inguruan. Abiapuntu gisa galdera bakarra jarri zieten: “Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?”. Miren Albistur PP-ko alkategaia ez zen mahairatu, baietza eman zuen arren, agenda arazoak izan omen zituelako. EHBilduren izenean Nerea Txarartegi kultur zinegotziaren partaidetza zegoen iragarrita, baina Juan Karlos Izagirre alkatea joan zen. PlaZ! alderdi feministatik Josebe Iturrioz, PSE-tik Duñike Agirrrezabalaga, EAJ-tik Miren Azkarate eta sortu berria den Irabazi Donostiatik Sabin Zubiri. Eman zituzten erantzunei tiraka aritu gara gaurko tertulian, bi solaskide finekin: Itziar Arteaga eta Izar Mendiguren.

Hurrengo podcasta

Joxe Mari Iturralde: "Liburua osatzeko prozesua luzea izan da, adineko jendeagandik informazioa jasotzen aritu naiz urte askoan"

og. Mai 14 , 2015
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan