Podcast: Play in new window | Download
Euskal kulturaren ardatzetariko bat izan da beti bertsolaritza, errespetatua eta mirestua. Jardun honetaz dena genekiela uste genuen, baina batzuetan, gauzak ez dira kontatu dizkiguten modukoak. Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek isiltasun botoa apurtu dute Zipriztin produkzioak-ek egin duen dokumentalean, euren pasioa denaz argi eta garbi hitz egiteko prest agertu dira, eta hitz horiei lekua egin diegu Zebrabidean.