Podcast: Play in new window | Download
“Kalera joango gara, botako gaituzte, agur gure bizitza laboralari eta gure urteotako, hamarkadetako esperientziari, eta datozela berriak, ados, baina ulertuko duzue tematzen baldin bagara azken momentura arte geure burua defendatzen, batez ere ‘ez euskaldun’ bezalako gezurren aurrean”. Hitz horiek Zuzeu.eus-etik ekarri ditugu, EiTBn lanpostua izan eta euskara maila gorena eskatu zaiela eta gaitasun profesionalik ez dutelako kanporatuko dituztela kexu diren kazetariek sinatutakoa artikulutik. Gai horri tiraka aritu gara gaurko tertulian, baita irratian baliatzen den hizkuntzak entzuleengan duen eraginaz ere. Bi lagun batu zaizkigu horretarako: Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakorta.