Ametsak ere zain

Mikel Antza idazlea ziegan dago une honetan. Bertan idatzi ditu gaur, Celosamente gordean, irakurriko ditugun hitzak, eta bertara iritsiko zitzaion, jada, seguru asko, bere hitzekin Susa argitaletxeak argitaratutako poema liburua: Ametsak ere zain.

Berak idatzia da, liburua aurkezteko prestatutako gutunean, ondorengoa: “Liburuaren osaketa ez da erraza izan, hemengo lubakietan ez dago tiro hotsik, ez granada eztandarik, ezta lokatzik. Isilagoa da bizi dugun suntsipena”.

Suntsipenari erantzun bat emateko bidea dira poemak. Ez dago kontzesiorik. Edozein idazketa-prozesuk zalantza izaten du ardatz. Ikusten da zalantza hori, baina ezabatu egiten da letrak irensterako orduan. Mezua zuzena da. Argi eta garbi dago. Esaldi bat: zer behar du odolak irakiteko?

Hurrengo podcasta

Garazi Mugertza gazte auzipetuari elkarrizketa, Arraiokoen eskutik

al. Mai 11 , 2015

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan