Podcast: Play in new window | Download
Badirudi Espainiak ez duela herri harresi gehiagorik nahi, eta sententzia jakinarazi aurretik atxilotu zituzten, atzo, Xabat Moran bilbotarra zein Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal eta Ainhoa Villaverde gasteiztarrak. Lau horiez gain, beste hiru lagun ere zigortu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxera: Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar. Azken horren etxera joan zen ertzaintza atzo, baina ez zuten bertan aurkitu. Gainontzekoak absolbitu egin dituzte. Gaur, agerraldi jendetsua egin dute auzipetuek Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, eta hango hitzak zein atzoko atxiloketen inguruko erreakzioak bildu ditugu erreportaje honetan.