Podcast: Play in new window | Download
Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Pisu horrekin bizi da. Aldean darama, ohitu da dagoeneko aldean eramatera.
Mugitzen ez dena ikusezina ere bada, bestalde. Ez du inoren susmorik eragiten. Ez du inor bere lekutik mugitzera behartzen. Protesta egin dezake noizean behin, norbaitek begira diezaion. Baina badaki, gero dena bere onera bueltatuko dela. Eta han jarraitu beharko duela berak, geldi, esandako lekuan, katerik ez sentitzeko moduan, mugitzeke.
Prentsaurreko batean zutik jarri eta alde egiten duenak, bi aldiz egiten du alde. Lehenengoan bete nahi ez duen lekua okupatzeari uzten dio. Bigarrenean, aldean daramatzan kateei egiten die eskapa. Uzten duen hutsunea izugarria da, isiltasun kolpe batez tinpanoak zulatzeko modukoa.