Podcast: Play in new window | Download
Joan den asteazkenean aurkeztu zuten Donostiako Miramar Jauregian EkoLinguA solas-jokoa, 2012tik 2014ra bitartean hainbat erakundek elkarlanean garatu duten DiKomA proiektuaren emaitza. Soziolinguistikako Clusterra eta Eusko Ikaskuntza izan dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, eta honako erakundeak izan dituzte bidelagun: Elhuyar, EHU; Bermeo, Errenteria, Oñati eta Zumaiako udalerriak, HUHEZI, Topagunea, UEMA eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Jolasaren eta dituen helburuen berri izan asmoz, Juanjo Perez Elhuyarreko teknikaria gonbidatu dugu gurera.