Podcast: Play in new window | Download
Gasteizko Errekaleor auzoko etxebitzetan argi indarra moztu zuen, atzo, Ibedrolak, Gasteizko Udalak sustatuta eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak aginduta. Bertan bizi diren gazteak “erasoa” gelditzen ahalegindu ziren, argindar kutxa baten inguruan eseri eta erresistentzia eginez. Udaltzainek, aldiz, gazteen aurka oldartu eta hiru zauritu eragin zituzten. Ertzainek erresistentzia pasiboa egiten ari ziren gazteak banan-banan kanporatu, identifikatu, eta batzuei agintaritzaren aurkako atentatua eta desobeditzea ere leporatu zieten. Gertakari horretaz hitz egin du, Info7 irratian, Errekaleorreko Jonbek, eta haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.