Podcast: Play in new window | Download
Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi du Gazte Danbada jaialdiaren harira egingo duten epaiketako data: Maiatzaren 28an eta 29an. Ernai gazte antolakundeko kide diren Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button; Periko Solabarriari eta Iraitz Salegi Topatuko kazetariari “terrorismoa goratu” zutela leporatzen diete. Behin eta berriz aipatu da gurean Mozal legea indarrean sartu aurreko erasotuetako bat dela Salegi, eta nola ez, berari ere hitza eman diogu Zebrabidea berezian.